XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Herriko kostaldea Euskal Herriko Autonomi Elkartearen kostaldea Ekialdetik, Bidasoa ibaiaren bokaletik, Mendebalera Kantabriarekiko mugaraino doa.

Gure itsas bazterrak 192 km. ditu, 108 Bizkaiko herrialdeari dagozkionak, eta gainerakoak Gipuzkoari.

Euskal Herriko itsas bazterra labartsua eta haitzez betea da normalean, mendiak itsasotik oso hurbil baitaude.

Muskizko itsasadarra
Bilboko itsasadarra
Galeako muturra
Plentziako itsasadarra
Billano lurmuturra
Matxitxako lurmuturra
Gernikako itsasadarra
Izaroko irla
Ogoño lurmuturra
Eako muturra
Saturrarango muturra
Debako itsasadarra
Izarri muturra
Orioko itsasadarra
Santa Klarako irla
Iger lurmuturra.

Itsas bazterraren gorabeherak Euskal Herriko itsas bazterra gorabehera handikoa da.

Badira lurmuturrak eta badiak, buruak itsasoan barrena sarturik eta itsasadarrak, beraietatik itsasoa ibaien bokaleetan barrena sartzen delarik.

Lurmutur handienak Iger (Gipuzkoan), eta Matxitxako (Bizkaian) dira.

Itsasadar nagusienak, berriz, Orio eta Debakoa (Gipuzkoan) eta Mundaka Plentzia eta Bilbokoa (Bizkaian).

Beste gorabehera batzu ere badira: badiak, Kontxakoa esaterako (Donostian); penintsulatxo batzu, Getariakoa adibidez, eta irla txiki batzu, Santa Klara eta Izarokoak, alegia.

Urolaren bokalea Zumaian (Gipuzkoa).

Portuak Euskal Herriko itsas bazterrean portu ugari dago.

Batzutan berezko babesez baliatzen dira, Pasaiakoan adibidez, eta bestela itsasadarretako ur bareez, Bilboko portuaren antzera.

Gipuzkoako portu garrantzitsuenak Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia eta Mutrikukoak dira. Bizkaiko portu garrantzitsuenak, Ondarroa, Lekeitio, Bermeo eta Bilbokoa.

Pasaiako portua (Gipuzkoa).